Aurreko asteburuan, Zumarragan 22-20 erori zen bikotea eta arantza atera nahi zuten Intzako lagunek.
Partidako lehen minutuak amorragarriak izan ziren herriko bikotearentzat. Jon Peio Artetxe eta Aritz Solano gogotsu atera ziren, baina akatsek oiartzuarrak lehen tantoetan aurre hartzea ekarri zuen. 0-4 eta 1-5 ikusi ahal izan ziren markagailuan.
Intzako bikoteak buelta eman ahal izan zion emaitzari eta seina berdindu ostean, aurre hartu eta pixkanaka tartea ireki zuen.
Bai aurrean baita atzean ere ederki landu zituzten puntuak herritarrek eta erraz mende hartu zituzten Oiartzungo pilotariak.
Azkenean 22-13 gailendu zen Intzako bikotea.