Lasarteoriatarrak pagotxen bila

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 27a

Soinekoak, zapatak, osagarriak, erlojuak, haurrentzako arropa, informatikako produktuak... herriko hamar dendetan produktuak merkeago aurkitzeko aukera izan zen atzo. Izan ere, Aterpea Merkatari elkarteak antolatuta, Stock azoka burutu baitzen egun osoan zehar.

Aurten berrikuntza bat izan zen, denda bakoitzak bere lokalean karpa bat zuen non merkealdiko produktuak eskaintzen baitzituen. Udalak lagundutako ekintza honen helburua herriko merkataritza sustatzea zen eta ederki bete zen. Alba moda, Olmi mertzeria, Urruzola mertzeria, Iturbe zapata-denda, Santana informatika, Abreu bazarra, Alda osagarriak, Akene zapata-denda edo Aritza mertzeria ziren parte hartu zuten dendak eta batetik bestera, herritar ugari ikusi ahal izan zen larunbatean merkealdi berezi hauetan zerbait aurkitzeko prest.