Indie doinuak nagusi Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko ira. 26a, 12:15
Atzo arratsaldean hainbat izan ziren ez ustekoa hartu zuten herritarrak. Izan ere, musikak hartu baitzuen Okendo plaza. Giro ederrean, Mery May & The Muppets taldeak emanaldia eskaini zuen Lasarte-Orian.

Kultur Kale Zikloaren baitako kontzertu hau irailaren 12an eskaini behar zen, baina eguraldi txarra iragarria zegoenez bertan behera geratu zen. 

Atzo, eguzkia lagun, Mery May abeslari arrasatearraren ahotsaz eta The Muppets taldearen indie doinuek plaza bete zuten.

Herritarrek taldearen kantu propio eta hainbat kantari ezagunen abestiez ere gozatu zuten, hala nola, Marvin Gaye edo Amy Winehouse.

Amaiera emanaldia

Kontzertu honek aurtengo Kultur Kale Zikloari amaiera eman zion. 

Jokin Telleria Xpressionk elkarteko kideak aipatu digunez, “herriko Psicoacustic taldearen kontzertua hurrengo urterako uztea erabaki dugu, beraz, hau da 2015 urteko zikloari amaiera ematen dion kontzertua”.