Iñigo Artolak Zinemaldia modu berezian bizi du. Filmeak ikusteaz gain, aktore, zuzendari eta produktore zein kazetari ezagunekin argazkiak ateratzea izaten da bere erronka. Zinemaldiko egitaraua ondo aztertzen du eta hortxe egoten da bere kamararekin zain. Azkenean bere saria izaten du itxaronaldiak eta ederki ageri da hamaika aktorekin. Zinemaldia oraindik martxan dagoen arren, Iñigok Txintxarriko erredakzioan utzi ditu aurten lortutako zenbait altxor.