Abuztu amaieran Antiguoko txapelketa entzutetsua irabazi zuten, eta beste zenbait txapelketetan ari dira parte hartzen.
Orain Polque izenekoan daude murgilduta; bihar jokatuko dute final handia Etxebarria II.a eta Mariezkurrenaren aurka. 19:00etan hasiko da norgehiagoka Iruñeko Labrit frontoian. Pasa den asteartean 22-16 hartu zituzten mendean Elordi eta Etxebarria, finalaurrekoetan.