Ohorezko Erregionalak denboraldiko lehen 3 puntuak zakuratu zituen larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 25a

Hondarribiko arantzatxoa atera zuen Ostadarrek pasa den asteburuan.

Errenteriako Touring KEren aurka neurtu zituen indarrak eta 1-0 irabazi zuen, bigarren zatian Gorka Marcosek sartutako gol bati esker. Azkoitian jokatuko dute bihar, Anaitasunaren aurka.

Bestalde, Ohorezko Jubenilek bina berdindu zuten Lesakan, Beti Gazte KJKEren kontra.

Ohorezko Kadeteek berriz hasiera gogorra izan zuten: 1-4 galdu zuten Vasconiaren aurka Michelinen.

Azkenik, 1go Erregionaleko taldea esku hutsik bueltatu zen Beriotik; 3-1 galdu zuen Muniberen kontra.