Antolatzaileek jakitera eman dutenez, hasiera batean iazko ikasturteko ordutegi nahiz egun berdinetan jarraitzeko asmoa dago, “beste iradokizun berezirik ez badago gutxienez”.
Saioak astearte eta asteazkenetan 20:00etatik 21:30era Sasoeta-Zumaburuko ikastetxeko soinketa aretoan izango dira. Asteartean maila aurreratua eskainiko da eta asteazkenean, berriz, hastapeneko taldea izango da.
Ikasturtearen nondik norakoak zehazteko asmoz, parte hartu nahi dutenei zuzendutako bilera deialdia egin dute antolatzailee. Hau irailaren 29an, asteartea, Sasoeta-Zumaburuko ikastetxeko soinketa aretoan egingo da 20:00etan.
Dantzaz gozatu eta euskaraz ondo pasa nahi duten guztiei, ikastaroan parte hartzeko gonbitea egiten du Ttakunek.