FEMP-en XI Batzarra izan zen larunbatean Madrilen. Espainiako probintzia eta udal herrien federazioko Gobernu batzorde kideak berritu behar ziren batzar honetan.
FEMPeko Gobernu Batzordea lehendakari batek, bi lehendakari ordek eta 22 kidek osatzen dute. Alderdi ezberdinek haien hautagaitzak aurkeztu eta PSOE alderdiarena onartu zen. Ondorioz, Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkatea batzordeko kide izango da.
Lasarte-Oriako sozialistek prentsa oharrean helarazi dutenez, alkatearentzat aitorpen handia da eta onarpen honi esker, Lasarte-Oria lehenengoz batzorde horretan dago.
Kargu berritzeaz gain, hiru lan batzorde eratu ziren eta ekonomia eta toki-administrazioari, gizarte-kohesioari eta jasangarritasun eta lurraldeari buruzko proposamenak onartu ziren. Era berean, herrien autonomiarako hain kaltegarrian den Toki-Administrazioaren Razionalizazio eta Jasangarritasun Legea indargabetzea eskatu zuten.