Kukuka antzerki eta dantza eskolan parte hartu nahi duten herritarrek izena emateko azken egunak dituzte hauek.
Adinaren araberako eskaintza aurkeztu du eskolak aurten ere, HH5etik aurrera euskal dantza, LH4tik aurrera euskal dantza-sorkuntza, DBH1etik aurrera dantza garaikidea edo antzerkia LH1etik aurrera.
Izena emateko edo informazioa eskuratzeko 655 847 345 telefonora deitu edo kukukaeskola@hotmail.com helbidera mezu bat bidali behar da. Azken eguna irailaren 24a, osteguna da.