Gaztelekua gazteen eskura

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 21a

Ikasturtearekin batera, Gaztelekua ere martxan jarri da. Herriko gazteei zuzendutako hainbat zerbitzu aurkitu daitezke bertan. Gainera, entsaiatzeko, bilerak egin edo tailerrak antolatzeko guneak behar dituzten gazteek ateak irekiak dituzte.

Lasarte-Oriako Udalak ikasturtean zehar Gaztelekuko instalakuntzak musika talde, elkarte edo banakakoen erabilerarako irekiko ditu 10:00etatik 24:00etara.

Honela, musika talde edo bakarlariek Gaztelekuan dauden entsegu lokalak erabili ahalko dituzte.

Elkarte edo bakarkako herritarrek ere bilera gela, dantza areto, erabilera anitzeko aretoa edo tailerretarako aretoak eskatu ahalko dituzte.

Eskaerak

Lokal edo entsegu geletako erabilera egin ahal izateko, Gaztelekuan eskura dagoen orri bat bete behar dute interesatuek.

Eskaera egiterakoan Lasarte-Oriako 30 urtetik beherako gazteek lehentasuna izango dute.
Orria irailaren 25a baino lehen aurkeztu behar da Gaztelekuan bertan. 

Beste zerbitzuak

Honetaz gain, gazteentzako sexu aholkularitza zerbitzua ostegunero 18:00etatik 20:00etara egongo da irekia.

Herriko gazteek taldean edo bakarka gerturatu daitezke zerbitzu honetara eta sexuari buruz dituzten zalan-tza, arazo edo beldurrak bertan argitu ahal dituzte.

Era berean, asteartetik larunbatera 17:00eratik 20:00etara nerabeen zerbitzua martxan egongo da. Honetan tailerrak, mahai tenisa, futbolina edo bideojokoak  izango dira gazteen eskura.

Bestalde, lanak egiteko gazteen txokoa eta gazte informazio bulegoa ere aurkituko dituzte Gaztelekuan. 

Azken honetan, besteak beste, beka, lehiaketa, gazteei zuzendutako txartel berezi edo auzolandegiei buruzko informazioa eskuratu dezakete herriko gazteek.