Larunbatean, Donostiako Olarain Ikastetxean 2014/2015 denboraldiko igeriketa gala ospatu zen. Bertan igerilekuko ligetan eta itsas zeharkaldien ligan lehen hiru postuetan sailkatutako igerilariei sariak banatu zitzaizkien. Liga horietan lortutako taldekako sariak ere banatu ziren. Buruntzaldea IKT-tik lau igerilari saritu zituzten eta taldeak ere bi sari jaso zituen.
2004.urteko nesken artean Joane Arzalluz izan zen txapeldunorde. 2003 urtekoetan bi izan ziren sarituak: Leire Martin eta Unai G. Somovilla eta 2001eko nesketan, Nahia Jie Villamediana hirugarren izan zen. Itsas zeharkaldietako ligan berriz, Leire Martin bigarren izan zen infantilen kategorian.
Kirol materialerako diruaz gain, denek euren garaikurra jaso zuten. Talde bezala Buruntzaldea IKT hirugarren izan zen Neguko Ligako neska eta mutilen sailkapenean.