Irteera Añanako Kuadrillara

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 16a

Ikasturte honetako, lehen txangoa antolatu du Biyak Bat elkarteak. Irailaren 24an, 'Añana, gatzaren lurraldea' irteera egingo dute.

Honetan Añanako kuadrilako hainbat leku ezagutuko dituzte, hala nola, Añanako gesaltza edo Valdegobiako eremua.

Elkarteko kideek jakin arazi dutenez, plaza mugatuak dira eta dagoeneko gutxi geratzen dira.
Interesa dutenek egoitzako bulegoan inskribatu behar dira goizeko 10:30etik 12:30era. Biyak Bat elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek, berriz, 40 euro.