Euskalduntzeko maila guztietako ikastaroak edo hizkuntz eskakizunak eta HABEren azterketak prestatzeko saioak eskaintzen ditu euskaltegiak.
Ikastaroren batean izena eman nahi dutenek bulegora (Geltoki Kalea, 17) joan daitezke 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Telefono bat ere jarri du Muntteri-AEKk herritarren eskura: 943 37 28 63. Izena emateko azken eguna irailaren 30a izango da.