Jesus Zaballosek legebiltzarra utzi du

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 15a

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, atzo aurkeztu zuen legebiltzarkide-karguaren uko-agiria udaletik jakitera eman dutenez.

Udaletik adierazi dutenez, “lasarteoriatarrekin hartu zuen konpromisoaren arabera, eta ekainaren 13an alkate-kargua hartzean berretsi zuen moduan, Jesus Zaballosek Gasteizko Legebiltzarrean hiru urtez bete duen eserlekuaren uko-agiria aurkeztu du". Horrela alkate gisa dituen erantzukizunetan dedikazio osoz aritzeko aukera izango duela azpimarratu nahi izan dute.