Ikastaro berriak kiroldegian

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 15a

Udal Kirol Zerbitzuak kirol jarduera berrien hastapen saioak eskainiko ditu, doan, irailean zehar.

Denboraldi honetan zenbait berrikuntza izango dira kiroldegian. Izan ere, Udal Kirol Zerbitzuak jarduera berri batzuk eskainiko ditu, umeentzat egokitutako Zunba, Zunba uretan, TRX eta oinarri ezegonkorra.  

TRX ikastaroa gorputzaren zati ezberdinak indartzeko asmoz gimnasioko sabaitik zintzilikatutako zinta batzuetara helduta ariketa ezberdinak egitean datza eta oinarri ezegonkorra jardueran gorputzaren oreka eta artikulazioen funtzionamendu egokia lantzen da, lan fisiko honen oinarria “Core” edo gerri aldea da.

Jarduera berriak ezagutu eta probatzeko, Udal Kirol Zerbitzuak, doan, irailean zehar, hastapen saioak antolatu ditu.

Ikastaro hauen egun eta orduez informazioa jasotzeko kiroldegian galdetu behar dute interesatuek.