Partidu bat irabazi eta bestea galdu egin zuten Errendimenduko juniorrek larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 14a

Ostadar SKTren saskibaloi alorreko taldeek 2015-2016 denboraldia prestatzen jarraitzen dute.

Pasa den larunbatean birritan aritu ziren Errendimenduko juniorrak, Kiroldegian. Goizeko norgehiagoka irabazi egin zuten Teresianas talde nafarraren kontra, 76-40. Arratsaldean La Salle bizkaitarren aurka neurtu zituzten indarrak eta 50-58 galdu zuten.