Hau dela eta, bizilagunek ekintza sorta zabala antolatu dute datozen asteetan baita egunean bertan ere.
Hala ere, Euskal Herritik Udarregi ikastolak antolatzen duen festara gerturatzen diren lagun guztiei harrera egiteko laguntzaile bila ari dira.
Antolakuntzak jakitera eman duenez, 300 bat lagun dira egun honetarako beharko dituztenak. Hori dela eta, deialdia egin dute Lasarte-Oriako bizilagunak euskararen festan laguntza ematera anima daitezen.
Laguntzaile moduan izena emateko, Udarregi ikastolako idazkaritzara gerturatuta egin ahal izango da, 943 361 216 telefonora deituta edota kilometroak2015@ikastola.eus helbidera idatzita.