Herriko hainbat kale asfaltatuko dira

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 14a

Lasarte-Oriako Udalak Kale Nagusia, Pablo Mutiozabal, Juan de Garai, Pintore, Geltoki Kalea eta Sasoeta Ibilbidea asfaltatzeko pleguak atera ditu.

Ostiralean Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu zituen Lasarte-Oriako udalak  hainbat kaleetako asfaltatze lanak esleitzeko baldintzak.

Orain enpresek euren proposamenak aurkeztu beharko dituzte udalean eta behin lanak zein enpresak egingo dituen erabakita, urtea bukatu aurretik, eguraldiak aukera ematen badu behintzat, lanak egingo lirateke. 

Iragarkian zehaztu moduan asfaltatze lanen kostua 391.332,76 euro (BEZa sartu gabe) izango da. Aspaldikoa da kale hauek asfaltatzearen nahia. 

Egoera txarrean dauden bideak dira eta bizilagunak ere kexatu egin dira behin baino gehiagotan. Neguan lan hauek egitea zaildu daiteke euriarekin ezin direlako egin. Hala ere, aukera egotekotan, asfaltatze-lanak abenduan egitea espero da.