Dantza eskolan izena emateko epea zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 14a

5 eta 14 urte arteko haur eta gazteek aukera dute Erketz euskal dantza taldeko dantza eskolan izena emateko.

Honetarako taldeak egun batzuk zehaztu ditu: irailaren 15a asteartea, 16a asteazkena edo 17a osteguna. 
Izena ematea Zumaburuko eskolan egingo da, 18:00etatik 20:00tara. Informazio gehiagorako 635 746 028 telefonora dei daiteke.