2006 eta 2007 urteetan jaiotako haurrak (benjamin kategoriakoak) izango dira izerditzen hasten lehenak; ostiral honetan burutuko dute lehenengo lan-saioa, 17:30etik 19:00etara bitartean. Gainontzeko kategoriatako gimnastak berriz (alebinak, infantilak, kadeteak, jubenilak eta seniorrak) larunbatean joango dira lehenengoz Kiroldegira, 12:00etatik 14:00etara bitartean entrenatzera. Azkenik, 2008an jaiotako benjaminak urriaren 7an (asteazkena) hasiko dira; 18:30etik 19:30era entrenatuko dute.
Hasiera datarekin batera, LOKEko gimnastika alorreko kideek urtean zehar edukiko dituzten ordutegien berri eman dute. 2008an jaiotako benjaminek asteazkenetan entrenatuko dute, 18:30etik 19:30era. 2006an eta 2007an jaiotakoak aldiz, ostiraletan ariko dira Kiroldegian 17:30etik 19:00etara. Alebinei dagokienez (2004 eta 2005ean jaiotakoak), ostiral eta larunbatetan burutuko dituzte saioak, 19:00etatik 20:00etara eta 12:00etatik 13:30era hurrenez hurren.
Infantilek ostegun eta larunbatetan egingo dituzte entrenamendu saioak, 19:00etatik 20:00etara eta 12:00etatik 14:00etara hurrenez hurren. Gainontzeko hiru kategoriek (kadeteek, jubenilek eta seniorrek) beste hainbeste aldiz entrenatuko dute astean zehar: Ostegunetan 19:00etatik 20:00etara, 19:00etatik 20:30era ostiraletan eta 12:00etatik 14:00etara larunbatetan.