Koruko lagunek azaldu legez, edonork du tokia Xumelan euskaraz eta alaitasunez, kantari, lagun giro eder batez goza-tzeko. Ez dago adin mugarik eta ez da kantu maila berezirik behar. “Kantatzeko eta ongi pasatzeko gogoa besterik ez”. Aurten gainera bere ibilbidearen 10. Urtea beteko du Xumela koruak eta urtean zehar ekitaldi ezberdinekin ospatuko du. Xumelan parte hartu nahi duenak beraz, nahikoa du Landaberriko eraikinera hurbiltzea. Astelehenetan 19:30etatik 20:30etara izaten dira saioak.