Janari manipulatzaile ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 11

Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, janari-manipulatzaile ikastaro berri bat emango du irailaren 15ean.

Ostalaritzako sektoreari zuzendua dago eta Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak jorratuko dira. Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan eskainiko da ikastaroa, 9:30etik 13:30era. Prezioari dagokionez, pertsonako 45 euro ordaindu behar dira. Langabetuentzako, berriz, prezio berezia dago 35 euro eta erregimen orokorra duten pertsonek bonifikazioak lortu ditzakete. 
Informazio gehiago jaso edo izena emateko, bi telefono dituzte herritarrek: OMIC 943 36 16 05 edo Elkolab 943 53 33 03.