Astearte eta ostegunetan entrenatuko dute pilota eskolan izena ematen duten gazteek, Michelingo frontoian. 18:30ean hasiko dituzte lan-saioak eta 20:00etan amaitu. Izena eman nahi dutenek entrenamendu ordu horietan gerturatu beharko dute frontoira eta entrenatzaileekin hitz egin.
Edozein zalantza argitzeko, solanojf@hotmail.com helbidera idatzi beharko dute matrikulatzen interesa dutenek.