Laugarren postua eskuratu zuen Raul Gomez Margallok XXXIX. Guadalupeko igoeran, pasa den larunbatean. 17 minutu eta 26 segundotan burutu zuen ia 5 kilometroko ibilbidea. Podiumetik 14 segundora besterik ez zen geratu atleta lasarteoriatarra. Proba Ander Sagarzazu donostiarrak irabazi zuen, 16 minutu eta 12 segundoko denbora eginez.