Abuztuaren 29an Hernani garaitu zuten, Iñaki Quesada zenaren omenaldi-norgehiagokan. Pasa den larunbatean ezin izan zuten Boucau-Tarnos talde frantsesa mendean hartu baina berehala kendu zuten arantzatxoa, asteartean Atletico San Sebastiani 7-26 irabazi ostean. Hainbat herritarrek hartu dute parte: Xabi Prietok, Ander eta Xabi Rekondok, David Vegak eta Iñigo Rodriguez-Navasek. Unai Urruzola, Beñat Arroyo, Ibai Mitxelena eta Andoni Amonarriz laster sartuko dira taldean.
Bestalde, ostiral honetan jarriko dute martxan errugbi eskola. Michelinen entrenatuko dute, 18:15etan. 10 eta 12 urtez azpiko taldeetako gaztetxoak ariko dira bertan.