18:30ean hasiko den udalbatzarrean hainbat izango dira alderdiek izango dituzten gaiak. Uztailaren 7an eta 14an egindako batzarren akten onarpena berretsi beharko dute lehenik. Bigarren puntuan, 2015 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dossierren berri emango da. Ondoren, udaleko ondasun eta eskubideen 2014ko inbentarioan egindako aldakuntzak onetsi beharko dira. Zerrendako laugarren gaia berriz, 2014 ekitaldiko aurrekontuaren kontu orokorraren txostena onartzea izango da.
Alderdiek Stop kaleratzeak taldeak aurkeztutako mozioa eztabaidatuko dute. Honetan taldeak kaleratzeak bukatzea exijitu eta Udalaren elkarlana eskatzen du hauek bertan behera gera daitezen. Bere aldetik, PSE-EEk Lasarte-Oria Siriako gerrako eta gatazkan diren beste herrialde batzuetako errefuxiatuen aterpetzaile izendatzea eskatzen duen mozioa aurkeztuko du. Bukatzeko galdera eta erreguen txanda izango da.