Adur txartelak eraman du txirrindularitza porretako sari nagusia

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 7a

Ostadar SKT-k antolatzen dituen Tourreko sariak eta txirrindularitzako porren sari nagusia hurrengo ostiralean, 19:30ean banatuko dira Patxi Larrañaga harategian.

Ostadar SKT-k urtero Giro eta Tourreko porrak antolatzen ditu. Tourra amaituta, honetako eta sailkapen orokorreko sarituak eman ditu jakitera.

'Adur' txartelak irabazi du lehen saria, 360 euro, baita bi porretako sari nagusia ere, 1.000 euroak.

Bigarren postua 'Wantru' txartelak esuratu du eta 180 euro jasoko ditu.

Bestalde, zazpi urdaiazpiko ere banatuko dira. Zortekoak 'Café con pelo',  'Kalamidadia', 'Oier Mlano', 'Ezti', 'Ana Iparragirre', 'Malacha' eta azken sailkatua, 'Bengaba'  txartelak dira.

Era berean, puntu gehien lortu dituen taberna edo dendak ere saria du. Oraingoan, Patxi Larrañaga harategia izan da irabazlea.

Irabazle guztiek hitzordua dute hurrengo ostirala, irailaren 11an, 19:30ean Patxi Larrañaga harategian.