Xabier Elizegi hirugarren Manhattanen

jon-altuna-egitegi 2015ko ira. 5a, 12:30
Aurrean jartzen zaizkion erronkak gainditzen jarraitzen du Xabier Elizegi distantzia luzeko igerilari herritarrak. Abuztu hasieran MIMS Manhattan Island Marathon Swim proba entzutetsuan hartu zuen parte.

Ez hori bakarrik, lehenengo hiruren artean amaitzea lortu baitzuen 7 ordu eta 28 minutuko denbora eginez. Mathew Fernandez australiarra gailendu zen Manhattanen, 7 ordu eta 17 minututan geratuz kronometroa. Jaime Lomelin mexikarra sartu zen helmugara ondoren, 7 ordu eta 25 minutuko denborarekin. Elizegik osatu zuen podioa.