Denboraldi berrirako izen-emate epea zabalik du oraindik Buruntzaldea IKTk

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 3a

Irailaren 14an eta 15ean hasiko dituzte entrenamenduak Buruntzaldea IKTko igerilariek. Haiekin aritzeko interesa dutenek aukera daukate oraindik, taldeak irekita baitauka izena emateko epea.

Buruntzaldea IKT taldeko kideekin igerian aritzeko interesa daukatenek oraindik badute izena emateko aukera. Eman beharreko urratsak errazak dira: 'Izen emateak' atalean sartu eta 'Lasarte-Oria' klikatu beharko dute. Beste modu batzuetara egin daiteke: albiste honekin batera atxikita doan 'Bidi' kodea eskaneatu daiteke eta web orrialdera eraman gero, edota taldearen entrenamendu saioetara gerturatu (Kiroldegiko igerilekura) eta entrenatzaileei izen-emate orria eskatu.

Irailaren 14an hasiko du taldeak 2015-2016 denboraldia; lehen entrenamendua izango da hori (hilaren 15ean hasiko dira batzuk, entrenatzeko dituzten ordutegien arabera). Buruntzaldea IKTk jakinarazi ditu 2008an, 2007an eta 2006an jaiotako haurren ordutegiak zeintzuk izango diren. Astearte eta ostegunetan entrenatuko dute 2008koek, 17:30etik 18:15era; 2007koek astelehen eta ostiraletan izango dituzte saioak, 17:30etik 18:30era; 2006koek ordutegi bera izango dute eta astelehen, asteazken eta ostiraletan entrenatuko dute. 

Gainontzeko adinetako igerilariek zein egun eta ordutan entrenatuko duten jakiteko, web orrialdean begiratu edo 696 506 632 telefonora (Borja Apeztegia) deitu beharko dute.