Usurbilgo Lanbide eskolan langabetuentzat ikastaroak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 2a

Usurbilgo Lanbide eskolak, langabetuentzat ikastaro ezberdinen eskaintza zabgala aurkeztu du ikasturte berriarekin batera.

Ikastaro hauek Lanbidek diruz lagunduntzen ditu, eta horrela izanda aukera dago honakoak ikasten hasteko; eraikinetako ur-erabileraren eraginkortasuna, eguzki-instalazioen bideragarritasunari buruzko azterlanak, energiaren erabilera eraginkorra sustatzea, oinarrizko mekanizazioa, eguzki- energia termikoko instalazioak muntatzeko eta mantentzeko oinarrizko eragiketak, fabrikazio mekanikoko laguntza eragiketak, CNC fresa Heidenhain programazioa eta torno Fanuc  eta Cam Gibbs programazioa eta azkenik, fabrikazio mekanikoko produktuen dokumentazio teknikoa-3D diseinua CATIA. 

Ikastaroak datozen hilabeteetan hasiko dira eta iraupen ezberdina izango dute. 40 eta 400 orduko ikastaroak dira guztiak. Bakoitzaren inguruko informazioa eskuratzeko www.lhusurbil.eus webgunean edo 943 364 600 telefonoan egin behar da.