Lasarte HHI-n matrikulatzeko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 1a

Formazio arautuan izena emateko epea ostegunean hasiko da.

Formazio arautua (DBH) eta zikloetarako sarbide frogak egiteko matrikulazio epea irailaren 3an zabalduko da eta 15era bitartean izango dute herritarrek aukera izena emateko.

Formazio ez arautuko ikastaro eta ikasgaietan interesa dutenek berriz, irailaren 9tik 15era izango dute izena emateko epea.

Izena emateko, astelehenetik ostegunera 11:00etatik 13:00etara eta ostiraletan 10:00etatik 12:00etara egin ahal izango da. Matrikulak zentroan bertan egingo dira, anbulatorioko eraikinean. Edozein zalantza edo informazio eskuratzeko www.EpaLasarte.es edota 943 366 608 telefonora jo daiteke.