Biyak Bat elkarteko abesbatza zuzendari bila

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 1a

Biyak Bat erretiratuen elkarteko abesbatzak zuzendaria behar du. Elkarteko kideek azaldu digutenez, urtarriletik aurrera hasiko litzateke lanean zuzendari berria.

Interesa duten pertsonak elkartearekin harremanetan jarri behar dira 943 36 39 64 zenbakian, biyakbat@gmail.com helbide elektronikoan edo egoitzara hurbilduz, Kale Nagusia 40 baxua, astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30era.