Batukada festa Sasoeta ikastetxean

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 27a, 15:00
Udako txokoetako gaztetxoek primeran pasatzen jarraitzen dute uztailean. Txanda honetako haur eta begiraleek gaur ekin diote azken asteari, batukada festa ospatuz.

Sasoeta ikastetxera abiatu dira denak batera, danbor, txilibitu eta gainontzeko instrumentuak soinean. Joko batzuk egin dituzte patioko aterpean beroketa gisara, instrumentuak astintzen hasi baino lehen.

Dinbi Banda batukada taldeko kide Irati Hernandez haur eta begiraleekin batera egon da Sasoetan gaur goizean. Danborra eskuan, bertan zeudenei jarraitu beharreko erritmoa esplikatzen hasi da. Begiraleen Hernandezen jarraibideak adi entzun dituzte eta gero euren taldeko haurrekin batera hasi dira jo eta su instrumentuak astintzen.

Ordu laurden inguruz aritu dira gaztetxo eta begiraleak danborrak eta gainontzekoak jotzen, taldeetan elkartu eta Garaikoetxea ikastetxera abiatu aurretik.

Galeria honetan bildu ditu Txintxarrik batukada festak utzitako irudiak.