Dantza eta pertsonaren bilakaera

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 10a, 22:52
Lasarte-Oria dantzan ekimeneko dantza ikuskizuna izan da gaur arratsalden Okendo plazan, Divenire.

‘Divenire’ ikuskizunak aho zabalik utzi ditu Okendo plazara hurbildu diren herritarrak. Giro ederrean dantzaz gozatzeko aukera izan da gaurkoa.

Breakdance, akrobaziak... disziplina anitzak nahastu dituzte dantzariek emanaldian hip-hop doinu eta konposizio nahasketa baten laguntzaz.

Helburua, dantzariek bizi izan duten bilakaera erakustea, norberak bizi izan duena edo taldean gertatu diren gauzak. Izan ere, divenire hitzak 'izatera heldu' esan nahi baitu. Hori guztia, hiritar mugimenduak oinarri direla egiten dute dantzariek eta modu ikusgarrian gainera.

Ikuskizuna Lasarte-Oriako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean antolartzen duten 'Lasarte-Oria dantzan’ proiektuaren baitakoa da.