Belaunaldi ezberdinak kantuan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 10a, 14:46

Gaur eguerdian, Udako Txokoetako txikiek Xumela koruko kide batzuen bisita izan dute eta kantu eta dantza artean ederki gozatu dute.

Belaunaldi ezberdinetako pertsonak batu dira haur abestiak eta dagozkien dantzak erakustera. 

'Ixil-ixilik dago', 'Jon Braun', 'Land Roberra', 'Epoitaiata', 'Sorgina pirulina'... Udako Txokoetako txikiek ederki abestu eta dantzatu dute.

Denak batera, txikien ahotsen erritmora helduak bakarrik dantzatu edo alderantziz.... ez da aspertzeko astirik izan. Proposatu diren abestien doinu eta pausoak ederki jarraitu dituzte txikiek.

Eta helduek ere ikasi dute abestirik txikien eskutik, hala nola, 'Pausoka, pausoka' kantua.