Alkatetza herritarrei irekia

Txintxarri Aldizkaria 2015eko uztailaren 8a

Jesus Zaballos alkateak bando bidez jakinarazi du alkatetza egun zehatz batzuetan herritarrei zabalik egongo dela.

Zaballosen hitzetan; “Lasarte-Oriako alkate naizen aldetik, nire lehen konpromisoa lasarteoriatar guztiei entzutea da. Ez dut gure udalerria gobernatzeko beste modurik ulertzen ez bada herritarren kexak, beharrak eta proposamenak aintzat hartuz”.

Era honetara, alkatearekin bilera egin nahi duen edonori arreta eskaintzeko, Alkatetzako bulegoaren ateak irekitzea erabaki du Zaballosek, astelehen eta asteazken arratsaldeetan.

Nahi duenak hitzordua eska dezake alkatetzako 943 376 178 telefonora deituz, edo e-mail bat bidaliz, alkatetza@lasarte-oria.eus helbidera.