Zezenen aurrean lasterka

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 7a, 15:45

Udako Txokoetako txikiek gaur eguerdian San Fermin eguna ospatu dute. Hiru zezen suharren aurrean lasterka egin behar izan dute. Entzierro polita izan da Okendo plazan egin dena.

Entzun arren San Fermin zu zaitugu patroi! Zuzendu gure oinak! Entzierro hontan otoi. Gora San Fermin!" abestu dute gaur eguerdian Udako Txokoetako txikiek Okendo plazan. Izan ere, San Fermin eguna ospatu baitute.

Lehenik Kirmen Karramarroak ongi etorria egin eta haurrei San Ferminen ohorez abestera animatu ditu.

Abestu ostean, txupina bota eta hiru zezen suhar atera dira Geltoki kaleko korraletik. Eta txikietako batzuk korrika atera dira, besteak negar, beste batzuk alde batera egin dute begiraleen laguntzaz laguntxoei lekua utziz.

Zezenen aurrean barre, algarak eta errekorteak ikusi dira plazan. Batzuk zezenei isatsetik tira diete ere.

Haurrek gainera bitan bizi izan dute txupina eta bigarren aldian gogotsuago ikusten zitzaien, zezen gaixoek berriz, atsedena hartzeko gogoa zuten aurpegietan.

Ederki gozatu dute San Fermin egun honetan.

Argazki galeria ikusgai.