Irteera goizeko 8:00etan izango da. Goizena, automobil klasikoen museoa den Loizaga dorrea bisitatuko dute.
Indarrak berreskuratzeko, "El Cartero" sagardotegian bazkaldu eta arratsaldean Ibañezeko eliza ezagutuko dute. Honetan bisita gidatua izango dute.
Irteeraren preziori dagokionez, bazkideek 35 euro ordaindu behar dituzte; bazkide ez direnek, berriz, 40 euro.
Interesa dueneak izena ematea Biyak Bat egoitzeko bulegoan egin dezake. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, gutxienez 45 pertsona behar dira irteera aurrera eramateko.