Larunbat eta igandean zehar egin zuten igeri infantilek Galdakaon. Nahia Jie Villamedianak zilarrezko domina kolkoratu zuen 200 bizkarreko proban, larunbatean. Era berean, 4x200 libre probako taldeak marka berria ezarri zuen eta Irati Arzalluzek Espainiako txapelketan aritzeko gutxienekoa eskuratu zuen, 30,01 segundoko denbora eginaz.
Igandean berriz, bigarren domina irabazi zuen Nahia Jie Villamedianak, brontzezkoa kasu honetan, 200 estiloetan. Irati Arzalluzek berriz, zilarrezkoa jantzi zuen 50 tximeletako proban bigarren izan eta gero.
Somovilla txapeldun
Galdakaotik bakarrik ez, Debatik ere albiste ezin hobeak iritsi dira asteburuan. Buruntzaldea IKTko igerilari Unai Geovanny Somovillak Debako II. Itsas Mila irabazi zuen, 11 eta 14 urte artekoen kategorian. 500 metro egin zituzten igerian gaztetxoek, eta Somovilla izan zen azkarrena.