Santa Ana parodiak aktoreak behar ditu

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 7a, 19:00

Santa Ana parodia gure herriak duen ikuskizun bereziena da. Uztailaren 26an, Santa Ana eta San Joakin eguneko ospakizunei amaiera ematen die eta herrian edo gure egunerokotasunean eragin duten urteko gai garrantzitsuenei errepaso egiten zaie umorea oinarri dela.

Herriak sortua eta herriak egina ohitura bihurtu da Lasarte-Orian. Guztia gainbegiratzen Ttakun kultur elkartea badago ere, gidoia egitea herritar talde baten esku egoten da eta taula gainean ere herritarrak egon ohi dira aktore lanetan.  

Aktore bila

Hau horrela izanik, herritarrei ekimen dibertigarri honetan parte hartzeko deia luzatu nahi die antolakuntzak urtero legez.

Epaile, abokatu, akusatu, lekuko, Basajaun, jentil, aguazil... paper guztietarako jendea behar da, baita deabru edo suhiltzaile izateko ere. 

Aktore izateko ez da beharrezko dohain berezirik edo esperientziarik izatea, ezta antzoki handietan lan egin izana ere. Gozatzeko gogoak eta lotsa galtzea besterik ez dira behar.
Interesa duten herritarrek Ttakuneko bulegoan, Geltokikalea 4 edo 943 371 448 zenbakira deituta eman dezakete izena uztailaren 13a baino lehen.

Entseguak

Aipatu legez, parodia uztailaren 26an igandea gaueko 22:30etik aurrera eskainiko da Okendo plazan. 

Baina aurreko asteetan hau prestatzeko saio bereziak egingo dira.

Antolatzaileek aipatu digutenez, uztailaren 9an 20:00etan Arrieskalleta elkartean aktore paperak banatuko dira. Entseguak berriz, uztailaren 14an asteartea hasiko dira. Honela, uztailak 14 asteartea, asteazkena 15, osteguna 16, astelehena 20, asteartea 21, 22 asteazkena eta azkenik, osteguna 23 izango dira saioak.

Manuel Lekuona kultur etxean izango dira guztiak 18:30etik 20:30era.

Egunean bertan ere entsegu orokorra egingo da Manuel Lekuonan 16:00etatik aurreta. Ondoren, karakterizatu eta Udaberri elkartean afaria izango da.