Biyak Bateko Exiquio Perez eta Adela Mansok balkoitik eskerrak eman nahi izan dituzte omenaldi honengatik. Baina baita udalari eta elkarteak dituen urte guztietan laguntza eman duten herritarrei ere.
Jarraian, Aitor Azkonobietak hartu du hitza Ostadar-Saiarre kirol taldearen izenean. Honek ere herritarren babesa eskertu nahi izan du “32 urteko ibilbide honetan asko izan direlako Ostadarren parte hartu dutenek”.
Horretaz gain, Biyak Batekin batera omenduak izatea ohore bat dela aipatu du. Ostadarren urteko zenbakiak eman ditu eta astero-astero Ostadarrekin kirola egiten duten herritarrak aipatu ditu. Horretaz gain, kirola helburu, bidelagun askorekin kontatzen dutela aipatu du. 32 urte hauetako ibilbide oparoari jarraipena emateko ordea, hiru eskaera luzatu ditu Azkonobietak, “herriaren babesa, instituzioen inplikazioa eta belaunaldi berrien txutea”.
Txupina jaurti eta festa lehertu egin da plazan. Hemendik aurrera lau eguneko festa etengabea.
Txupinaren irudiak argazki galerian.