Hurrengo urtera arte zain

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 30a

Amaitu dira San Pedro jaiak. Lasarte-Oriako haur, gazte, zein helduek hamaika ekintza ikusteko aukera izan dituzte lau egin hauetan. Orain hurrengo urteko jaien zain geratuko dira.

San Pedro eguneko eta jaietako azken orduetan bertso-saioa, su-festa, Kaoba orkestra eta Abiba disko festa eta zezen suzkoa izan dira.

San Pedro egunean ohitura den bezala, bertso saioa izan da. Manuel Lekuonara hurbildu diren herritarrek Unai Muñoa, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Asier Azpiroz, Ane Labaka eta Alaia Martin kantuan ikusteko aukera paregabea izan dute. Gai-jartzaile lanetan Inazio Usarralde egon da eta gai sorta ederra izan da. Bero alerta, semeak dauden txosnara hurbildu edo ez, Maialen Chourraut edo 20 urte zenituenean gu erabiltzen zenuen eta orain 40koekin ere erabiltzen duzu izan ziren horietako batzuk. 

Zaragozana pirotekniako su-festaz ere gozatu ahal izan da ilargiaren argipean. Herritarrak Atsobakar auzora hurbildu dira ikuskizuna ikustera eta bost minutuz kolorez bete da Lasarte-Oriako zerua. 

Ostean, San Pedro jaietako azken dantza saioa egiteko aukera izan dute gazte, zein helduak. Batzuk Kaoba orkestraren doinuetakin Andatza plazan, besteek Abiba disko festaren eskutik Okendo plazan. Ederki gozatu dute guztiek erritmo ezberdinetako dantzekin.

Jaiei amaiera emateko, zezen suzkoa izan da. Kale Nagusian barrena ibili dira lau zezen haur eta helduak aurrean lasterka zituztela.

Dantzaldien azken notak itzaltzearekin batera Lasarte-Oria egunerokotasunera bueltatuko da. Orain udaz gozatzeko garaia da. Agur San Pedroak, ongi etorri uda!

Azken gau honetako irudiak eta bideoak.