Lasarte-Oriako abesbatzak erdi aroko 'Cantio' doinuarekin eman dio hasiera kontzertuari. Ikusleek abeslarien ahotsen hurbiltasuna somatu ahal izan dute, hauek inguratuz egin baitute kantuan. Kokaleku berea, 'Gula Meitina' abesti letoniarra ere eskaini du Montse Latorrek zuzentzen duen taldeak.
Jarraian, eliz musikari eman diote txanda. Karl Jenkinsen 'Agnus De'i, Madinaren 'Aita gurea' eta Josu Elberdinen 'Exultate Justi' abestiak entzun dira komentuko kaperan.
Abesbatzerako moldatutako 'Behin edo behin', 'Mutil txaleko gorri' fandangoa edo 'Maiteak galde egin zautan' euskal doinu ezagunak abestu ditu ostean.
Azkenik, polifoniako atalean Javier Bustoren 'Esta tierra', 'Set me as a seal', Haitiko 'Wangol' eta swahilieraz dagoen 'Imbakwa' edo 'Bihotzarekin abestuz' kantez gozatu dute Brigitarren komentua bete duten herritarrek.
Amaia Dorronsoro piano jolearen laguntza izan du abesbatzak hainbat doinuetan eta Carolina Muñoz ere izan da perkusio lanetan.
Bis modura Alboka Abesbatza San Pedro jaiei aurre hartu eta Iñigo Peñak moldatutako Lasarte-Oriako ereserkia eskaini du. Entzuleak zutik jarri eta txalo zaparrada jaso du herriko abesbatzak kontzertua amaitzean.
Kontzertuko hainbat abesti bideo galerian.