Biyak Bateko lagunak sasoiko

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 23a

Arratsaldean egin dute ohiko gimnastika erakustaldia. Ikasturte osoan zehar ikasitakoa erakutsi dute harro kiroldegian.

Dagoeneko San Pedro jaiak hasi aurretiko hitzordu finkoa bilakatu da Biyak Bateko kideen erakustaldia. Herriko jubilatuak forman mantentzeko ikasturtean zehar soinketa saioak egiten dituzte. Ez dute geldik egoteko intentziorik eta aktibo mantentzea funtsezkoa dela sinistuta, gaur erakusti dute ikasitako guztia.

Beste behin, lerroetan antolatuta eta irakaslearen txistuak adi jarraituz, koordinazio izugarria erakutsi dute. Familia argazkia ere atera nahi izan dute ikasturteari amaiera emateko. Oraindik ordea, Biyak Batekoek ez dute atsedenik hartuko, bihar abesbatzako kideen kontzertua izango da Brigitarren komentuan 19:00etan eta San Pedro jaietan hainbat ekintza burutuko dituzte. Aurten gainera protagonismo berezia izango dute, euren lana omendu nahi izan duelako udalak.