Rugby giroa arnastuko da Zubietan asteburu osoan zehar, Europa osotik etorritako hainbat jokalari beteranoen topaketak direla eta. Bertan egongo dira hainbat herritar ere: Juantxo Prieto, Manu Pelaez, Ritxar Espinosa, Gorka Fernandez eta Jose Mari Nuñez. Hainbat partidu jokatuko dituzte ostiraletik igandera. Bi urtean behin egiten dira gisa honetako topaketak.