Larunbatean Donostian errausketaren aurkako pitada masiboa

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 12a

Lasarte-Oriako Zero Zabor taldeak herritarrak Donostian egingo den protestan parte hartzera deitzen dituzte.

“Azken asteotan, bolo-bolo ibili da txistu eginaz protesta egiteko zilegitasunaren inguruko eztabaida. Arrazoiak daudenean protesta egitea zilegi dela garbi dago. Hurrengo lau urteotarako Gipuzkoako erakunde nagusien gidaritza hartuko dutenek, karramarroak bezala atzera egiteko asmoa azaldu dute” azaltzen du herriko taldeak. 

“Zero zabor bidea utzi eta, zabor poltsa ipar hartuta, errausketaren bideari ekiteko mehatxu egin dute. Gure osasuna, ingurumena eta dirua jokoan dago. Badugu protestarako motiborik, badugu txistualdi edo pitada bat egiteko arrazoirik”. Hori dela eta, Donostiako Gipuzkoa plazan errausketari ezetz esateko pitada masibo bat egingo da eta Lasarte-Oria Zero Zaborreko ordezkariek honetan parte har-tzera deitzen dituzte herritarrak. Ekimenarekin bat egin dute Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak eta Eguzki talde ekologistak.