Gaur “BIRziklaTU” proiektuaren saioa

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 12a

Lasarte-Oriako gazte talde batek, udaleko gizarte hezitzaileekin batera, “BIRziklaTU” proiektua garatu du. Urritik hona, beste herri batzuetako gazteekin batera, baztertuta edo bertan behara utzitako bizikletak berreskuratu, doitu eta margotu dituzte “flota” txiki bat osatuz.

Era berean, hainbat haur taldek, miniaturazko hiri bat eta bide-seinaleak diseinatu eta sortu dituzte artisau erara birziklatutako materiala erabiliz.

Ekimen irekia
Gaur, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era Garaikoetxea-Landaberriko patioan, gazte talde honek hilabete hauetan sortutako guztia herriko haurrei, nerabeei eta familiei erakutsi nahi die.
Horretarako, bizikletan ibiltzeko zirkuitu bat eraikiko dute bide-hezkuntza lantzeko eta konpondutako txirrindak probatzeko. 

Herritarrak animatzen dituzte bizikletarekin hurbildu eta ekimenaz eurekin gozatzera. Bide batez, sustatu nahi da ekintzarekin bizikletaren erabilera garraiobide ekologiko gisa.