Lasarte-Oriako herritar talde batek sustatuta, goizean herria Donostiarekin lotzen duen bidegorriaren irekiera ofiziala egin da. Euskotreneko geltokian elkartu eta herritar batzuk bizikletaz eta beste batzuk oinez, bidegorri berria zeharkatzera abiatu dira jai giroan.
Errekaldera iritsita, zinta jarri eta inaugurazio ororen antzera, hau moztu egin dute. Sagardo trago bat egin eta jai giroan gogoratu nahi izan dute ekimenaren sustatzaileek aspaldiko aldarrikapena zela bidegorri zati hau. Izan ere, kilometroko bidea egiteko asko izan da itxaron beharreko denbora. Honekin batera Lasarte-Oriak inguruko beste herriekin loturak behar dituela ere gogoratu nahi izan dute.