Iñaki Garciak irabazi zuen squash txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 14a

Kiroldegian Squash Txapelketa Sozialaren XXVII.edizioko finalak jokatu ziren atzo. Kinin Calvo eta Iñaki Garciaren arteko finala borrokatua izan zen baina azkenean Garciak gailentzea lortu zuen.

Lehenengoak indarrak neuretzen, kontsolazioko finalera iritsi ziren jokalariak izan ziren. Dani Dávilak eta Javier Serranok partida polita eskaini zuten 5-15, 8-15, 12-15eko emaitzarekin garaipena Serranorentzat izan zen azkenean. 3. eta 4. postutarako partidak ere jokatu zuren larunbat arratsaldean, eta 3. postuan geratu zen Iker Cañedo Xabier Amianori 15-12, 15-12, 15-12ko emaitzekin irabazi ostean.

Finala Iñaki Garcia eta Kinin Calvoren arteko partida izan zen. Bi jokalariak beteranoak dira txapelketa honetan eta ez zen lehenengo aldia finalean topo egiten zutela. Ordu bete luzeko partida  oso borrokoatua izan zen bi jokalarien aldetik. 15-13, 15-10, eta 16-17ko emaitzak luzapena derrigortu zuen eta azkenean, 17-16ko emaitzekin saria Iñaki Garciarentzat izan zen beste behin. 
Iaz garaile suertatu zen Kinin Calvo bigarren postuan utziz. 2013an ere Iñaki Garciak eskuratu zuen garaipkurra.

Finalaren amaieran Carlos Altuna Kirol arduradunak banatu zituen txapelketako garaikurrak. Parte hartzaileak pozik azaltzen ziren egindako lanarekin eta lagun artean, merienda batekin borobildu zuten Squash txapelketa sozialaren XXVII. edizioaren amaiera.