Iaz Udalak onetsitako irizpide berriari jarraituz, Udaleko Euskara Batzordeak %85a arteko bekak eskainiko ditu. Eskaintza berri horri erantzuteko 50.000 eurora arte handitu du aurten Udalak.
Baldintzak
Beka jasotzeko, Lasarte-Orian erroldatua egon behar da eta egindako ikastaroan gutxienez % 85eko asistentzia bete behar da.
Diruz lagunduko diren ikastaroak hauek dira: euskaltegiko ikasturtean zeharreko ikastaroa, gutxienez 80 ordukoa (autoikaskuntzakoak ere bai), barnetegia, gutxienez hilabete segidan baldin bada, eta, udako ikastaroak, ikasturtean zehar aurreko ikastaro-mota horietako bat egin duten ikasleen kasuan.
Informazio gehiago udalaren web-orrian edo euskara zerbitzuan 943 37 61 84 zenbakian eskura daiteke.